XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrek, prezioetan, inportazio-esportazioetan, zerga-bilketan eta iruzurraren kontrako borrokan, inbertsioan, hainbat enpresaren kontabilitatean eragin nabarmena izan zuen.

Euskal Autonomi Elkartearen Kontzertuan ere eragipen nabaria izan zuen: Eusko Jaurlaritzak BEZen negoziazioa arrakasta handi bezala azaldu bazuen ere, euskal Administrazioaren kudeatze-ahalmena eta Kupoaren mozkina gutxitu egin ziren.

Akzisei dagokienez, Atxikimenduko Tratatuak lau urteko epea eman zion Espainiari tabako beltz eta horiaren gaineko zergak Elkartearen artezarauera egokitzeko.

Horrek tabako beltzaren salneurriaren igoera ekarri du.

Kapital-biltzei buruzko Elkarte-arauteriara egokitzearren, Ondare-Transmisioei eta Zuzenbidezko Egintza Dokumentatuen gaineko Zergaren Legea eta Erregelamendua aldatuak izan ziren.

Atxikimendutik bertatik frankizia fiskalak aplikatzeko, BEZen legean 21. artikulua sartu zen.

Eta elkarrekiko sorospidetza ere, atxikimendutik bertatik abian jarri zen.

Aurreko atal batean adierazi denez, BEZen eta akzisen tipoak harmonizatzeko egitasmo bat aurkeztu du orain dela gutxi Batzordeak.

Zein da, hura onartua izatekotan, Espainian izango lukeen eragina?.

BEZen kasuan: 1) Espainiaren goiko tipoa desagertuko litzateke.

Bera aplikatzen zitzaien ekoizkinak erdiko tipoaren zerrendara igaroko lirateke.

Horrek, besteak beste, berebilen salneurrien jaistea ekarriko luke.

2) Espainiak duen erdiko tipoa (edo tipo arrunta) Elkartean daudenen artean apalenetako bat da; horregatik, hurbiltzerakoan, igo beharko luke.

Hori, esan gabe doa, kontsumitzaileen kaltean lihoake, prezioak ere igo egingo lirateke eta.

3) Espainiaren beheko tipoa orain dagoen mailan jarraituko litzateke, noski, Batzordeak proposaturikoen artean erdialdean aurkitzen da eta.

Akzisen kasuan, alkoholezko edarien, tabakoaren eta olio mineralen gaineko zergak igoko lirateke.

Batzordearen ikerketa baten arabera, horrek ondoko salneurri-aldaketak sortuko lituzke: ardoa % +67, garagardoa % +21, alkohola % +88, tabakoa % +120, super gasolina % +21, fuel-oil astuna % +8, gasoila % +20 eta berogailuko gasoleoa % -2.

Hau da, BEZen goiko tipoaren kentzapenak berdindu edo konpentsatu egingo luke erdiko tipoan legokeen igoera.

Baina zerga berezien harmonizaziotik eratorriko litzatekeen zerga-igoera ez luke ezerk konpentsatuko.

Hori dela-eta, kontsumoaren gaineko zeharkako zergen presioa % 2`5 edo 2`8 igoko litzateke eta espainiar Estatuak 800.000 miloi pezeta gehiago bilduko luke.